ES | EU

GURE DENDAK:

C/ Paciano Arosa, 1, 20600 Eibar | C/ Errebal, 4, 20600 Eibar
C/ Fermín Calbeton, 12, 20600 Eibar | C/ Bidebarrieta, 64, 20600 Eibar

Frankiziak

Zure fruta-denda antolatu nahi duzu? Anima zaitez, guk lagunduko dizugu. Gure eskarmentuaren ondorioz lortutako ezagutza zure esku jartzen dugu. 50 urte baino gehiagoko ibilbidea dugu; beraz, badakigu zein zaila den hastea.

Hori dela eta, hasiera-hasieratik lagunduko zaitugu:

  • Kontu administratiboak
  • Lokalaren kokapena aukeratzea
  • Estetika ...

Guztiaz arduratuko gara, zu egin beharreko gauza bakarra saltzea izan dadin.

Umeak fruitu atsegingarria janez
Gainera

Aholkatuko zaitugu, egunero-egunero: kalitateak, barietateak, produkturik salduenak, merkatuko gauza berriak … Fruta sektoreko adituan bihurtuko zara. Produkturik onenak eta eskaintzarik erakargarrienak zure esku jarriko ditugu; azken finean, zure fruta-denda la pera izan dadin lagundu eta erakutsiko zaitugu.

¿Fruta soila saldu nahi duzu? ¿Edo kalitatea, zaporea eta osasuna saldu nahi duzu? Etor zaitez La Pera bitxi-denden mugimendura, zure zentzumenetarako bitxiak.

La Pera frutadenda

Zeren zain zaude?

La Perara etorri eta ez duzu damutuko!


Ostalaritza serbitzua La Pera

Ostalaritza zerbitzua

Oraindik ez duzu gure ostalaritza zerbitzua ezagutzen? Zure negozioak behar duen guztia eramaten dizugu. Zer behar duzun esan eta ohartu baino lehen zure atean egongo gara. Limoiak, laranjak, fruitu exotikoak, barazkiak … Deitu iezaguzu eta generorik onena edukiko duzu, eta zuretik mugitu gabe!

Gainera, laranja zuku naturala eskaini nahi baduzu, makina guk jartzen dizugu! Zerbitzu berri honek zure lokala puri-purian jarriko du, eta inolako esfortzua edota dirua gastatu barik. Jarri zaitez harremanetan eta ezagut ezazu La Perak eskaini diezazukeen guztia. Zure lana errazteko gaude, La Peran garrantzitsuena zu zarelako.