ES | EU

GURE DENDAK:

C/ Paciano Arosa, 1, 20600 Eibar | C/ Errebal, 4, 20600 Eibar
C/ Fermín Calbeton, 12, 20600 Eibar | C/ Bidebarrieta, 64, 20600 Eibar

La Pera gara!

Zeintzuk osatzen dugu La Pera?

La Pera familia handi bat da eta zu kiderik inportanteena. Zure ongizatea inporta zaigu, bizitza erraztu nahi dizugu. Horregatik, kalitatea gure identitate marka da; fruta soila baino askoz gehiago eskaintzen dizugulako, bitxiak eskaintzen dizkizugulako, zure zentzumenetarako bitxiak.

Sektorean berrogeita hamar urte baino gehiagoko eskarmentua dugu, lau denda propioak Eibarren (Gipuzkoa) eta 50 denda-kide baino gehiago Euskal Herri osoan zehar izanik. Horiek horrela, zuk behar dituzun produktuak aukeratzen ditugu, kalitatezko jakiez bazkari bakoitzean goza dezazun. Garaian-garaiko hoberena eskaintzen dizugu, zure gogobetetzea garrantzitsuena delako.

La Pera fruta-denda argazkia

Hornitzaile profesionalekin egiten dugu lan, herrialdeko merkatuan nahiz nazioartekoan eskarmentu luze eta zabala dutenak, produkturik onenak eskaintzeko. Garrantzitsuena zu zarelako.

La Peran sartzen zaren bakoitzean, zure etxean sartzen zara. Gure saltzaileak pertsona jatorrak dira, zure esanetara daudenak, zure zerbitzura, behar duzun guztirako: zalantzak argitu, aholkatu… azken batean, behar duzun hori aurkitzen laguntzeko. Garrantzitsuena zu zarelako.

Beraz, zure buruari galdetzen badiozu ea nortzuk osatzen dugun La Pera, zer den La Pera, gogora ezazu:
La Pera zeu zara.

La Pera, fruituak eta barazkiak
La Perako langileen argazkiak
La Pera-ko langileen argazkiak
La Perako langileen argazkia

Zeren zain zaude?

La Perara etorri eta ez duzu damutuko!