ES | EU

GURE DENDAK:

C/ Paciano Arosa, 1, 20600 Eibar | C/ Errebal, 4, 20600 Eibar
C/ Fermín Calbeton, 12, 20600 Eibar | C/ Bidebarrieta, 64, 20600 Eibar

FRUITUAK

Goizez, laranja zukua, hamaiketakorako sagarra, askaltzeko madari bat eta mango goxoa azken-bururako. Hondartzara, meloi fresko-freskoa, gereziak ordu artean eta platanoa kirola egin osterako.

Fruta eta barazki barietaterik hoberenak, beti zure esku. La Peran behar duzuna daukagu.

  • Klasikoentzat: sagarra, madaria, platanoa …
  • Zitrikoentzat: pomelo, limoia, laranja, mandarina…
  • Ausartientzat: kaki, mango, papaya, pitahaya…
  • Freskagarrientzat: meloia, sandia, pinaburua, gerezia, marrubia…

Asken finean, zuretzat. Aurki ezazu behar zenuen bitxi hori!

Fuitu goxuak

Barazkiak

Baratzetik zure mahaira, egunero fresko-freskoak. Barazkiak ezinbesteko jakiak dira dieta orekatu batean. Bitaminak, mineralak, zuntza… eta beste gauza asko ematen dizkigute, gure osasunerako behar-beharrezkoak diren mantenugaiak. Sartu itzazu zure jatordu bakoitzean, eta osasunaz harropuztu!

Janaria prestatzea gustuko baduzu, La Peran behar duzuna daukagu: piperra, alberjinia, pepinoa, kalabaza, kalabazina, zerba, porrua, leka, baba, ilarra, azalorea… Zure plater guztiak dastamenerako bitxietan bihurtu itzazu!

Entsaladak eta kozinatu gabeko barazkiak zurea badira, gurera etorri zaitez, erraz jartzen dizugu eta: letxuga moztuta, eskarola, endibiak, rukula, cherry tomatea … eta imajina dezakezun guztia! Ez egin uko kalitateari.

Barazki osasungarriak

Kontserbak

Hornigairik egokienak, zure platerak egundokoak izan daitezen. Piperra, esparragoak, tomate frijitua, menestra, babak, dilistak, txitxirioak, zerba orri-mamiak, arto egosia, azenarioak, ilarrak… eta makina bat produktu kontserban zure esku.

Fruitu eta barazki kontserbak

Prestatuak

Zure bizitza erraztu nahi dugu. Badakigu eguna lanean ematen duzula eta, etxera ailegatzerakoan, ez duzula sukaldean sartzeko gogorik. Dena dela, ez duzu zabor janaria hartu nahi eta osasuntsu jaten jarraitu nahi duzu. Lasai, erantzunik egokiena daukagu.

Hamaika produktu fresko prestatuak ditugu, zure lan bakarra gozatzea izan dadin. Entsaladak, patata tortilla, porrusalda, piperrada… eta beste edozer behar izanez gero, eskatu eta ekarriko dizugu. Zure osasuna garrantzitsuena delako; baita zure dastamena ere.

Fruitu-prestakinak eta barazkiak

Kalitatezko frutak eta barazkiak

La Peran gure frutaren eta barazkien kalitateak desberdintzen gaitu; horregatik, bitxiak saltzen ditugu, zure zentzumenetarako bitxiak! Haginkada bakoitzaz gozatu eta kontsumitu benetako fruta. Zure zentzumenak zoratu nahi ditugu: ikusmena, usaimena, dastamena… Hori dela eta, gustuko duzuna dakigulako eta kalitatea maite dugulako, etor zaitez zure bitxien bila!

Hurbildu zaitez La Pera zure dendara eta kalitateaz goza ezazu. Luxua itxaroten daukazu!

Zure zentzumenetarako bitxiak!

Ongi etorri zure etxera

La Peran familia handi bat gara eta zu kiderik inportanteena zara. Horregatik, lana gogotsu egiten dugu bilatzen duzun produktu hori aurki dezazun. Garaian-garaiko frutak eta barazkiak zeintzuk diren kontatzen dizugu, zure beharren arabera aholkatzen zaitugu, errezeta berriak proposatzen dizkizugu... Baina, batez ere, zurekin hitz egitea eta zu ezagutzea gustuko dugu, zu ere La Pera zarelako!

Horiek horrela, gogora ezazu: La Peran zu laguntzeko gaude, zure bizitza errazteko lan egiten dugu. Ongi etorri La Perara, ongi etorri zure etxera.